Finantza barrutia edo Financial District ingelesez Manhattan uhartearen hegoaldeko muturrean dagoen New Yorkeko auzoa da, eta bertan daude hiriko erakunde finantzario askoren bulego nagusiak, New Yorkeko burtsa barne.
Financial Districten bihotza Wall Street eta Broad Streeten arteko izkina bezala ezagutzen da.
Toki honetan kokatu zen AEBetako lehen Kapitolioa, non George Washingtonek AEBetako lehen presidente bezala zin egin zuen. Monumentu hau Wall Street eta Nassau kalearen arteko izkinan dago.
Pixkanaka, auzoa erresidentzialago bihurtzen doan arren apartamentu eta hotelen hazkuntzarekin, oraindik nagusiki gune komertzialtzat hartzen da.
Egungo auzoaz XVII. mendeaaren amaieran Amsterdam Berria jatorrizko herriak izan zituen muga berberak dituela esan daiteke.
Auzoko eraikinik ospetsuenetako batzuk World Trade Centerreko Dorre Bikiak izan ziren (1973-2001), 2001eko irailak 11ko atentatuen ondorioz erori zirenak.